MAHAI-INGURUA | Gazteak hizketan. Zergatik egin euskararen alde? Euskarak zer egiten du gure alde?

2023-06-07
MAHAI-INGURUA | Gazteak hizketan. Zergatik egin euskararen alde? Euskarak zer egiten du gure alde? Gazteen hitza zuzenean presente izanen da ondoko mahai-inguru honetan. Euskal Herriko ertz diferentetan bizi diren bost gazte elkartuko ditugu euskararen inguruko galdera/hausnarketa batzuen bueltan, bakoitzak bere bizipen eta errealitatetik erantzun diezaien. Sorterri/bizilekuak, generoak, inguruak eta hautu pertsonalek duten eragin eta garrantziaz arituko dira, batik bat. 25 eta 35 urte arteko gazte hauek, modu batera ala bestera, lotura estua dute euskararekin eta leku inportantea du hizkuntzaren auziak euren egunerokotasunean. Gaiaren inguruko proposamen eta diskurtso mamituak entzuteko parada izanen dugu. _________ ASIER URKIZA. Bilbo, 1997. Euskal Ikasketetan graduatua. Egun, literatur-kritikaria Berrian eta euskara irakaslea DBHn. CARLOS MARTINEZ. Murtxante, 1997. Administrazio eta Zuzendaritzan graduatua. 20 urterekin hasi zen euskara ikasten. Begirale Iruñean. CRISTINA OSES Azkoien, 1994. Soziologia Aplikatuan graduatua. Nafarroako Errealitate Sozialaren Behatokian lanean. Nafarroako Erriberan dauden euskararen bueltako diskurtsoei loturiko gaietan interesatua. LAURA RÉ. Lorca, 1995. Ikus-entzunezko Komunikazioan graduatua. 2018tik bizi da Euskal Herrian eta orduan hasi zen euskara ikasten. Podcastgilea. ODEI BARROSO. Urruña, 1988. Rapero eta bertsolaria. Egun ØDEI bakarkako rap proiektuan murgildua eta bertsolaritza bazter batera utzia aldi baterako.
Banatu bideo hau
Bideoaren rankinak
urtea
144