24 ORDU EUSKARABENTURAN:
2021eko uztailean EuskarAbenturaren hirugarren edizioa egin zen. 150 gazte euskaldunek, abenturez eta bizipen berriez egarriturik, Euskal Herria oinez zeharkatu zuten, toki guzietako lagunak eginez. Aurreko urteetan ez bezala, aurtengo espedizioa bi txandatan banatua zen, beraz txanda bakoitza bi astez bizi ziren elkarregaz, oihal-etxea lolekutzat eta herriko bazterrak ezagugai.
Ni xerpa - begirale - izan nintzen bi txandetan, eta bururatu zitzaigun polita izan zitekeela bideotxu bat egitea espedizioa barrutik ezagutarazeko eta heldubada inbidia pixkot emateko ere ;). Lehen txandako gazteek Lapurdi eta Nafarroa Garaia korritu zuten, bigarrena Gipuzkoa eta Bizkaia kokatu zelarik. Bigarren txandako gazteak ezagutuko dituzu bideo honetan: Euskarabenturan egun bat zelangoa den erakustekotan, gure espedizioa famatu egiten duten hainbat alderdi ikusiko duzu, baina bai eta orain arte nehork gutik ikusi gabekorik ere - urdinek gaueko bilkura nola bizitzen duten, nolako giroa egoten den goizeko 7etan, zenbat tortilla jaten den, eta abar!