'Izan Bidea' dinamikako giza katea

2020-08-14
Irutxulo.hitza.eus | Haizearen Orrazitik eta Saguestik atera dira giza katearen bi zutabeak 17:30ean. Hiru trikitilarik girotu dute martxa Haizearen Orrazitik, eta pixkanaka ‘bidea egiten’ joan dira Bulebarrera iritsi arte. Saguestik bi ilaretan atera dira, segurtasun-distantzia errazago mantendu ahal izateko, dultzaina eta danbor talde batek lagunduta. Bulebarrean topo egin dute bi estatua esanguratsuetatik atera diren zutabeek, eta kairuntz joan dira ekitaldiari amaiera emateko.
Banatu bideo hau
Bideoaren rankinak