Teknologia Aurreratuak Marketin eta Komunikazio Esparruan, Euskarabildua 2017

2017-10-17
Urriaren 26an izango dira aurtengo Euskarabilduaren jardunaldiak, Iametza Interaktiboak, Argiak eta Ametzagaiña taldeak antolatuta, teknologia berriak eta euskara uzartzen dituen mota honetako jardunaldi bakarrak. Izen-ematea eta informazio osoa hemen duzu: https://www.euskarabildua.eus/ ‘Euskararen eta Euskal Herriaren erronkak makinez inguratutako errealitatean’ azpitituluak jada bertan dugun errealitate bati egiten dio erreferentzia, izan ere, makinak gure ohiko jardunaren lekuko eta aktore nagusi bilakatzen ari dira. Urtez urte hazi egiten ari den errealitate honen ezaugarriak zein diren eta euskarak zer leku izango duen jakitea garrantzitsua da, baita Euskal Herriko gizartea osatzen dugunok zer nolako etorkizunari aurre egiteko prestatu behar garen: ezagutzea zein diren erronkak, arriskuak eta aldaketa potentzialak gure ohituretan eta bizimoduan. Besteak beste, honako teknologiei aipamen egingo diegu jardunaldietan: Adimen artifiziala, gauzen internet, errealitate areagotua, errealitate birtuala eta Big Data. Komunikazioa eta marketin gaietan zentratuko dugu teknologia hauen aplikazioa. Hau da, irakurlea, eroslea edo publikoa oro har hobeto ezagutzeko sistemak; eskaintza pertsonalizatuak egitea ahalbidetzen duten teknologiak; eta hizkuntza naturalaren bidez bilatzen duguna ematen diguten sistemak, besteak beste. Urriaren 26an izango dira aurtengo jardunaldiak, “Teknologia aurreratuak marketin eta komunikazio esparruan” lelopean. Aurten lehen aldiz Kursaalean egingo da Euskarabildua. Urtero bezala euskara eta teknologia berriak uztartuz, nazioarteko jakintza eta gogoetak gurera ekartzeko parada izango da, hemengo esperientziak hobeto ezagutuz eta ditugun aukeretan sakonduz, bide batez.
Banatu bideo hau
Bideoaren rankinak