Eskerrik asko (Agurtzane eta Ion Elustondo)

2019-11-21
Hitzak: Nerea Elustondo Plazaola http://www.txantxangorria.eus/ https://www.youtube.com/user/Euskalkaraokeak Euskal musikaren txokoa karaoke formatuan. Basque music Termometroak hondoa jota Eta eguzki izpiak bakan, Poza etorri zen ate joka Negu luzea izan zen hartan. Poza atetik sartu zenean Leihotik irten zen atsedena Argiak itzaltzen direnean Izar txiki bat da pizten dena. Perfektuetan perfektuena Ez den arren ez inor ez ezer, Zu ote zara salbuespena? Izate hutsagatik milesker! Poza etorri zenetik dena Desberdina da halabeharrez, Bera da markatu ohi duena Zer den garrantzitsua ta zer ez. Poza handituko bada ere Bera da irakatsi diguna, Kate begiek dutela bere Baldintza gabeko maitasuna. Perfektuetan perfektuena Ez den arren ez inor ez ezer, Zu ote zara salbuespena? Izate hutsagatik milesker!
Banatu bideo hau
Bideoaren rankinak