Gutxienez zazpi atxilotu, Arrotxapeko gaztetxea husteko operazioan

2021-09-02
www.berria.eus | Hustu eta eraisten hasi. Gaurko iragarrita zegoen Arrotxapeko Gaztetxearen hustea, eta goizean goizetik Espainiako poliziaz, udaltzainez eta foruzainez bete da auzoa. Protestan ziren gazteen aurka oldartu da Espainiako Polizia, pilotakadaka eta kolpeka. Bi ordu luzeko operazioaren ostean, Iruñeko Udaltzaingoak adierazi du gaztetxea «hutsik» zegoela, eta baimena eman du makineria astuna sartzeko. Iruñeko Udalaren asmoa da, gaztetxeaz gain, inguruko lantegiak botatzea, etxebizitzak eraikitzeko. Harpidetu BERRIAren kanalera: http://www.youtube.com/subscription_center?add_user=berriatb Izan zaitez BERRIAlaguna: https://www.berria.eus/berrialaguna/berrialaguna
Banatu bideo hau
Kanala
Bideoaren rankinak