VIII. KRITIKA LEHIAKETA | Urtebetez gurekin lan egin nahi duzu?

2022-04-29
Aurten ere, zinemari buruzko errepertorioa biribiltzeko asmotan, zinema-aretoetan ikusgai diren filmen kritikak argitaratzeko asmoa dugu. Hori dela eta, zeregin horretaz arduratuko den laguna behar dugu, zineman jarduten duen norbait, ala besterik gabe, zinemazalea den edonor. Beraz, hautagaitzak aurkezteko deialdi irekia martxan da gaurtik hasita! Urtebeteko lana izango da. Astero-astero zinemara joan beharko duzu, film bat arretaz jarraitu eta, ondoren, eragin dizun hausnarketa publiko zabal batekin partekatu beharko duzu. Trukean, ospea, loria eta dirutxo bat jasoko dituzu. Erronka onartzeko prest? www.zinea.eus
Banatu bideo hau
Kanala
Bideoaren rankinak