JON MAIA - NIREKIN

2021-10-21
JON MAIA - KANTU BAT GARA - NIREKIN Jon Maiaren Kantu bat gara Liburu diskoak azaroaren 12an ikusiko du argia. Bertan Jonek azken 30 urteotan Euskal Herriko hainbat musika talde eta abeslarirentzat idatzi dituen kantu ezagunen bertsioak egin ditu. Bere hainbat kantu hitz eta hausnarketa biltzen dituen liburuarekin batera datorren CDan hainbat abeslari ezagunek kolaboratzen dute eta horietako bat da Asier Etxeandia aktore eta abeslari bilbotarra, Jon Maiak Gozategi taldearentzat idatzitako Nirekin kantuaren bertsio honetan bertsolari zumaiarrarekin kantatzen duena. Gozategi taldearen kantu ezaguna erabat eraberrituta dator, ezin ederrago, Pello Ramirez, Nacho Soto eta Gorka Hermosak osatutako taldearen eskutik, txeloaz, akordeoiaz eta pianoaz interpretatua. Jon Maiaren eta Asier Etxeandiaren ahotik bi gizonezkoen arteko elkarrizketa bihurtua ageri zaigu "emoixtaxux muxutxuek" bezala ezagunagoa den abestia. Kantu bat gara lanaren lehen aurkezpen kantua da honakoa.
Banatu bideo hau
Bideoaren rankinak