Hizkuntza gutxituetako hiztun gazteen topaketa

2021-05-28
HIGA hizkuntza gutxituetako hiztun gazteen topaketa berritu egin da pandemia egoeragatik eta, 2021ean, e-GA bilakatu da. Berritutako edizio honek hizkuntza-lankidetzarako proiektu-lehiaketa abiatu du eta, orain, behin proposamenak aurkezteko epea bukatuta, topaketaren txanda da. Hitzorduan, poesia, hitzaldi bat, sari-banaketa eta musika izango ditugu. http://v-g.eus/e-ga Noiz: ekainaren 11n (ostirala), 19:00etatik 21:00etara. Non: aurrez aurre Oihaneder Euskararen Etxean. Zuzeneko emisioa Youtuben. Egitaraua 19:00. Itziar Uriarte: Olerki emanaldia. 19:10. Aurkezpen instituzionala. 19:15. Kike Amonarriz: "Hiztun gazteak hizkuntza biziberritzearen bidegurutzean”. 19:35: Ikus-entzuleekin solasaldia. 20:00: Sari-banaketa eta egileekin solasaldia 20:30: Kontzertua: Ibil Bedi taldea.
Banatu bideo hau
Bideoaren rankinak