Astiñeneko zubiko lanak

2022-04-05
Irutxulo.hitza.eus | Egia eta Loiola lotuko dituen Astiñeneko zubi berriaren lanak azken txanpan sartu dira. Hainbat astetako atzerapenarekin, zubiaren erdiko pieza jarri dute astearte eguerdian. Bi beso ditu erdiko pieza horrek, eta horietako bat da garabi handi baten laguntzaz txertatzen ari direna. Zailtasun ugari izan dituzte besoa bi muturretara lotzeko, baina azkenean lortu dute. Aldamioetako bat aldatu beharko izan dute erdiko piezaren lehen zatia txertatzeko. Udaleko iturrien arabera, aste osoa emango dute behin pieza txertatuta soldatzeko lanekin. Piezak 40 metroko luzera du, eta 43 tonako pisua.
Banatu bideo hau
Bideoaren rankinak