Hárek umiak - Aquellos niños

2013-07-10
Frantzia, Belgika, Erresuma Batua eta Errusia: horiek izan ziren 1937an gure herriko umeak hartu zituzten herrialdeak. Ume gehienak itzuli egin ziren, batzuk lehenxeago, beste batzuk urte asko kanpoan igaro ondoren. Bertan bizitzen geratu zenik ere bada. Haietako batzuk gure artean ditugu, beste batzuk betiko joan zaizkigu. Badihardugu elkarteak landu duen ikus-entzunezko honetan azken urteetan grabatu diren umeen esanak eta lehendik egindako grabazio zahar batzuetan zeudenen testigantza ahaztezinak batu dira.
Banatu bideo hau
Bideoaren rankinak