Bakegileekin nahi ez arren, Jean-René Etchegarayrekin bildu da Covite

2018-03-24
Euskal Elkargoko presidente Jean-René Etchegaray Covite biktimen elkarteko ordezkariekin elkartu da arratsaldean, Donostian. Bilkura Coviteren egoitzan egin dute, eta bertan egon dira, besteak beste, Consuelo Ordoñez Coviteko presidentea eta Ruben Mugica abokatua. Aipatzekoa da, edonola ere, Covitekoek ez dutela bakegileekin elkartu nahi izan. Mugicaren izenean jaso zuten gutuna Txetx Etxeberrik, Mixel Berhokoirigoinek eta Mixel Tubianak, eta eskutitzean Mugicak gogorarazi zien epaituak izan beharko luketela ETA erakundearen armagabetzean parte hartzeagatik, eta haiekin eztabaidatzekotan, justizia auzitegi batean aurrez aurre soilik egingo luketela. Aurrez, Ordoñezek eta Mugicak Vincent Bru diputatuarekin eta Max Brisson senatariarekin egin zuten bilkura, otsail amaieran. Bilkura haren ondoren, Covitek adierazi zuen ados zegoela presoen gerturatzearekin, eta ongi iruditzen zitzaiola hori legea irizpideen barruan egitea. Hain justu, beste bi euskal preso gerturatu dituzte egunotan: Jon Gurutze Maiza eta Alberto Ilundain Lannemezango kartzelara gerturatu ditu Frantziako espetxe administrazioak.
Banatu bideo hau
Bideoaren rankinak