Altzateko jaun Xabier Lete

2014-04-10
Altzateko jaun, hor zaude nunbait zure lurrera itzultzeko zai. Gure_izatearen testigu zuzena makurtu gabeko zuhaitz lerdena; desertuko haizeak legortu ez zuen lorea, itxasoaren kolorea; hor zaude zu. Hamasei Salbe ta_hamalau Kredo erderaz entzunagatik, bazenekizun hori ez zela sekulan guretzat egin. Urrezko dukat eta dirua ez dira engainu txarrak bazter batera apartatzeko lehengo sinismen zaharrak. Merkatarien aldamenera, amildegian goitik behera oharkabean eroriko gera. Baina guztiok jakin dezagun bidea nundik dihoan: Altzateko jaun, hor zaude zu! Bide batetik okertu gabe esan dezagun bertsua ixil-ixilik kanta dezagun euskaldunen sekretua: Herri zahar baten oharpen haiek nola ditugun galduak zenbat itxura alda lezazkeen eguna hil zuen gauak. Bidasoaren ezker-eskubi udaberrian lore gorriak ixilikako ur izkutua; mendetan zehar kantu leguna, noizbait latinez lurperatua laister berpiztu behar duguna. Hamasei Salbe... Larun gainean sorginen dantzak naba(r)itzen ditut arratsaldean; lurrak badaki kontu ho(r)ien berri; eta hor dago, ixil-ixilik. Altzateko jaun...
Banatu bideo hau
Bideoaren rankinak