Auzoko Elkarteen Mahaiaren agerraldia

2023-04-19
Txontako La plazoleta, Errebal Bizirik eta Ez lurperatzen gaituen paseoari-Ekialdea Bai auzo elkarteek agerraldia egin zuten atzo arratsaldean, Urkizuko parkean, hainbat bilera egin eta gero lankidetzan eta auzolanean aritzeko asmoa dutela jakinarazteko. Aipatutako hiru elkarteetako ordezkariek irakurritako adierazpenaren arabera, “ibilbide eta jaiotza desberdinak dituzten hiru elkarte gara. Gutako bakoitzak bere nortasunari eusten dio, baina bakoitzak bere esperientziatik lan egiteko eta ekarpenak egin nahi izateko gogoak batzen gaitu. Eibarko ekialdeko auzoen behar eta gabezia ugariak ikusarazteko auzolanean jardun nahi dugu”. Asmo horrekin, hiru elkarteek “Auzoko Elkarteen Mahaia” izenekoa eratzea erabaki dute
Banatu bideo hau
Kanala
Bideoaren rankinak