Ama kontatu arren (Maddalen Arzallus)

2022-02-17
Karaoke hau ahotsik gabe: https://youtu.be/25YHsXGb1U8 Euskal Karaokeen bilduma, KARAOKETEKA: https://txantxangorria.eus/?page_id=2873 http://www.txantxangorria.eus/ https://www.youtube.com/user/Euskalkaraokeak Euskal musikaren txokoa karaoke formatuan. Basque music Ama kontatu arren herri honen historia Guztia ez delako odola eta hilobia Dena es zen geratu Gernikan eroria Harrotasunez bizi nahi nuke memoria Ama kontatu arren nola ditugun ama Amalurra guztia ta ilargi erdibana Nola hegan dabilen gure Anbotoko dama Umetxo batek haren izena darama Aita kontatu arren Orreagako barrikada Karlomagnori bota genion harrikada Haiek zortzirehun ziren gu hamabost seme-alaba Inoiz gure txikian garaile izan gara Aita kontatu arren Ternuako abentura Nola baleen artetik irten ginen mundura Gure erreinua ziren olioa eta ura Ta baleontzi zaharra berriz zutitu da Ama kontatu arren nuklearraren borroka Nola egin genuen zentrala handien kontra Kalera irten ginen aldarriak borborka Ta zu gehiago ezin izan ziguten bota Ama kontatu arren Nafarroko erresuma Nola izan zen horren handia ta ezaguna Katea artean preso gorde dut maitasuna Ama izan ahal naiteke nafarra ta euskalduna Eta Edurne Pasaban eta Elkano bera Eta legeak lege ikastolen sorrera Eta menderik mende iraun duen euskera Harro egon ezgero herri izango gera
Banatu bideo hau
Bideoaren rankinak