BANDA BASSOTTIren KOMUNIKATUA

2018-01-01
Banda Bassotti gara eta gaurdanik hauxe iragarri nahi dizuegu, 2018ko Maiatzaren 9an, Banda Bassottiren Karabana Antifaxista, Garaipen Eguna ospatzeko Donbassen egongo dela. Hiria, ospitaleak eta eskolak bisitatuko ditugu eta hiru umezurtzegietara eramango ditugu DETI DONBASSA/DONBASSEKO UMEAK kanpainaren baitan bildutako fondoak eta partehartzaileen zerrenda ere. Medikazioa, jostailuak eta eskolarako materialak eramango ditugu. Karabana Antifaxista honetan, europarlamentari batzuek eta beste herrialdeetako lagunek parte hartuko dute ere. Munduari oroitarazi nahi diogu zigorgabe geratu direla Odesako Sindikatuen Etxean egindako sarraskiaren autoreak, zein horren mandatariak, baita sarraski hura babestu zutenak ere. Berdina gertatu da Euromaidan eraiki zutenekin, Ukrainiako kolpea eman zutenekin, ondorengo barne errepresioa eta Donbasseko senideen arteko gerra aurrera eraman zutenekin ere. Gainera kriminal hauetako asko Ukrainia eta beste gobernu batzuetako kideak dira. Antifaxistak eta antiinperialistak garenez, kriminal hauen krimenak sufritzera eta jasatera behartuta dagoen Herriaren alde egongo gara. Pertsona oro gonbidatzen dugu Karabana Antifaxista laguntzera eta hura babestera. BANDA BASSOTTI 2018ko URTARRILA PERUGIA, LUR PLANETA EZ DIRA PASAKO! http://www.euskalherria-donbas.org
Banatu bideo hau
Bideoaren rankinak