Tortura ikertzeko eskaria luzatu diote Nafarroako Gobernuari

2021-06-25
Torturaren Biktimen Babeserako Nazioarteko egunaren bezperan, Nafarroako Gobernuari herrialdean torturak izan duen eraginaren inguruko ikerketa ofizial bat egin dezala eskatu dio Torturatuen Sareak. Parlamentuaren aurrean egindako ekitaldi batean, Nafarroan torturaren ondorioz hildako Antonio Goñi eta Mikel Zabalza gogoratu dituzte. Haiekin batera, kalkulatzen da ia 1.000 lagun torturatuak izan direla azken hamarkadetan. Horiei guztiendako egia, justizia eta erreparazioa eskatu dute.
Banatu bideo hau
Kanala
Bideoaren rankinak