GUREAN GAUR: Ataramiñe, espetxe eta deserritik ekarritako sorkuntza Durangoko Azokara

2017-11-30
Durangoko Azoka bertan dugularik, Ataramiñe argitaletxeak aurtengo lanak aurkeztu ditu. 2002.urtetik euskal preso eta errepresaliatu politikoen lanak batu eta zabaltzeko ardura izan du elkarte kulturalak, eta aurten ere nobedadez gainezka dator. Urtekaria, Udaberrian Biziko Gara olerkaria, Axelko eta Otsoko Bertsotan haurrentzako ilustrazio liburua eta Errezel Berdeak Jexuxmari Zalakainen bizipen liburua ditugu aurtengo argitalpenak hain zuzen.
Banatu bideo hau
Bideoaren rankinak