Mikel Zabalza gogoratu dute bere hilketaren 32. urtemugan

2017-11-26
Mikel Zabalza omendu dute gaur Orbaizetako Arma Olan. Bertan bildu dira familiarrak, Nafarroako Gobernuko ordezkariak eta Aezkoako bizilagunak. Tortura gaitzetsi eta gatazkari konponbide demokratiko bat eskatu dute bildutakoek. Ekitaldi oso hunkigarria izan da: txalapartariak, bertsolari bat eta Anje Duhalde kantautorea izan dira. Aurten hil den Ion Arretxe, Mikel Zabalzarekin batera atxilotu zuten Errenteriako bizilaguna, gogoratu dute.
Banatu bideo hau
Kanala
Bideoaren rankinak