Leloen bidéo tutoriala + lehiaketa

2017-11-10
TOSU BETIRAKO LELO LEHIAKETA I. edizioa Azaroak 11ko manirako lelo pertsonalizatu bat nahi? Zorionekoa zu, Tosuko lelo lehiaketaren lehenengo edizioa martxan baitago! ARAUAK eta NONDIK-NORAKOAK: - Leloak nahi diren formatuan bidali daitezke: idatzita, audioan, bidéoan, pinturan... Aurkezpena baloratuko da. - Gura beste lelo bidal daitezke, leloetan leloena aukeratu ezin dutenek estutasunik igaro ez dezaten. - Ez da lelo iraingarririk onartuko. Salbuespenak: alkateari edo Florentinori zuzenduak. NORA BIDALI: - Leloak tosubetirako@gmail.com-era bidali, gai bezala LELOA jarrita. Ez jarri bidaltzailearen izenik. EPEAK: - Leloak bidali behar dira Azaroak 11n, 12:30ean mania hasi baino lehenago. - Manian zehar sekulako leloa bururatuz gero, egile eskubideak bermatzeko, pankartara joan beharko zara leloa oihukatzera. Bestela, copyleft-a aplikatuko zaio leloari. - Pankartatik aurkeztutako leloak, lehiaketan parte hartuko duten arren, ez ditu epaimahaiak puntuatuko, lelolaria jarraitu duen maniko jende kopurua beste puntu lortuko ditu leloak. SARIA: - Lelo pertsonalizatu bat izateaz gain, TOSU_KAMISETA lortuko du irabazleak. - Epaimahaiak saririk ez ematea erabaki dezake, gure lelo kaskarren maila gainditu ezean. Hala ere, horrela balitz, ez arduratu. Agian banguardistegiak ziren bidalitakoa, eta hurrengo manirako onduko dira ardo onaren antzera. Arrazoiak 11 direlako, animatu eta ez galdu zure bizitzako aukera! ZORTE ON!!!
Banatu bideo hau
Bideoaren rankinak