Mira hadi. Eulalia Abaitua andre-begietan. Loraldia Produkzioak

2022-05-19
✳ Mira hadi. Eulalia Abaitua andre-begietan ✳ Eulalia Abaituaren argazkilariaren bizitza aitzindaria ez da ezaguna. Bilbotik Liverpoolera abiatu zen eta Ingalaterran argazkilaritza deskubritu zuen. Argazki etnografikoaren sortzaile aparta eta teknikan berritzailea. Bidegile nabarmena. Ikuskizun honek haren bizitza puskak kontatuko du begirada garaikide baten bitartez. Gure memoria bisualaren artisau ezinbestekoa izan baitzen. Loraldia Kultur Elkartearen produkzioa da Mira hadi. Eulalia Abaitua andre-begietan lana. ▶ Argazkilari aitzindari, emakume berritzaile honi dagokion errekonozimendua egiteko parada. ▶ Emakume sortzaileen lana balorean jartzeko aukera. ▶ Gure memoria kolektiboa berreskuratzeko beharra. ▶ Teatroa, musika, argazkiak eta arte bisualak uztartzen dituen ikuskaria. Hori dena eta askoz gehiago da teatroa eta musika uztartzen dituen lan hau. Patxo Telleriak sortu du gidoia; Getari Etxegarai zuzendaria, Leire Orbe zuzendari laguntzailearekin. Eta oholtzan Ane Pikaza aktore-lanean eta Maite Larburu, musikaren sortzailea eta zuzenean eskainiko duena. Arte bisualak Alphaxek egin ditu. Eta Arantza Floresek argiztapena. https://www.loraldia.eus/mira-hadi-eulalia-abaitua-andre-begietan/ #Loraldia #2022Loraldia #8Loraldia #LoraldiaProdukzioak
Banatu bideo hau
Bideoaren rankinak