LABek enplegu publikoa kontsolidatzeko LEGE PROPIO BAT lantzeko eskatu du Gasteizko parlamentuan

2021-02-02
Gaur sindikatuok Gasteizko parlamentuan agerraldiak egin ditugu enplegu publikoaren diagnostikoei eta erronkei buruz. LABen Zerbitzu Publikoen Federazioko Gorka Berasategi eta Jon Otegik hartu dute parte agerraldian eta enplegu publikoaren eta kontratazioetan ematen diren iruzurren testuingurua azaltzeaz gain, bai Parlamentuak zein Eusko Jaurlaritzak dituzten eskumenak baliatuz, eta negoziazio kolektibo zintzo baten bidez arazoa ondo bideratu daitekeela azaldu du. Parlamentarien kezkei erantzunez, negoziazio kolektibo ezagatik eta Jaurlaritzaren borondate faltagatik langile guztientzako irtenbide egokia greba eta mobilizazioen bidez borrokatu beharko dela argitu du ere. Testuinguruaren laburpen bat egitearren: 50.000 langile baino gehiago behin-behinekotasunean, iruzurra eta abusua eman da; administrazio batzuetan 20 urte baino gehiago lanpostu deialdirik gabe; 20.000 lanpostutik gora Lanpostu Zerrendetatik kanpo, administrazioek lotsagabeki onartuta; lanpostu guztiak ez dira betetzen; lan zamak eta ratioak jasanezinak; inposizioak, negoziazio kolektiboa ukatuta, aurrekontu neoliberalak, lege murriztaileak eta agintarien borondate falta... LABek proposatzen duena, kontsolidazio prozesuak egiteko lege propio bat da, salbuespen egoera bati salbuespeneko neurriekin erantzutearren. Hain zuzen ere, tresna legal ezberdinak barnebilduko dituen lege bat sortzea, gero administrazio bakoitzean bere errealitatea kontuan hartuta negoziazio kolektiboaren bidez erantzuteko. Iruzurrean dauden lanpostuak eta ratioak eta lan zamak behar bezala zainduta, behar direnak azalarazi eta deialdi egokiak egin. Murrizketak atzera bota, aurre-erretiroaren saria berreskuratzea kasu, eta oinarrizko zerbitzu publikoetan egin beharreko inbertsioa handitu eta babestu. Azken finean, LABen betidanik aldarrikatu izan badugu ere, kalitateko zerbitzu publikoak bermatzeko kalitateko enplegu publikoa ezinbestekoa dela are argiago utzi du pandemiak eta Jaurlaritzaren kudeaketa negargarriak. Estatutik datozen inposizioen aurretik, parlamentuak bere ahalmen legegile osoa erabili eta Jaurlaritzaren norabidea aldarazi ahal eta behar du. Eta hori lortzeko langileok mobilizazioa dugu tresna. Euskal Herrian, 2021eko otsailaren 1ean
Banatu bideo hau
Kanala
Bideoaren rankinak