Dragoi Bola Super Broly (Trailerra)

2019-01-15
2019eko otsailaren 1ean estreinatuko da "Dragoi Bola Super Broly". Zineuskadi eta Selecta-Visionen eskutik iritsiko da euskal zinema aretoetara euskaraz. Hona hemen filmaren trailerra. SINOPSIA: Bakea berriz ere lurrera itzuli da Indarraren Lehiaketaren ondoren. Beste unibertso batzuetan oraindik ikusi ez dituen izaki ikaragarri indartsuak daudela jakin duenean, Gokuk entrenatzen jarraitzea erabaki du orain den baino indartsuagoa izateko asmoz. Halako batean, Broly izeneko saiya ezezagun bat azaldu zaie Gokuri eta Vegetari. Baina, saiyak ez ahal ziren desagertu bada, Vegeta Planeta suntsitu zenean? Hortaz, zertan ari ote da Lurrean Broly? Jatorrizko bideoa: https://www.youtube.com/watch?v=B7m_xrZ8ekc
Banatu bideo hau
Bideoaren rankinak