Aizu (Anai-arrebak)

2017-10-02
http://www.txantxangorria.eus/ https://www.youtube.com/user/Euskalkaraokeak Euskal musikaren txokoa karaoke formatuan. Basque music Hirurogei ta hirurogeitalau urteen artean jaio ginen biok, heroinaren sarreraren kolpe zuzena jaso genuenetakoak adituen ustez. Hirurogeitaemeretzigarren urtean agindu zuten krisialdi ekonomikoak, punk-roka musika entzuten, gu biok ere harrapatu gintuen. Era berean, "arrisku" taldean... Aizu, oinazera kondenatua Lagun, luze hitz egin bizitzaz Aizu, sakontzea estimatzen dut Lagun, emaiguzu osasuna Gaua ez zen inoiz hain luzea izan, ezta egunsentia hain urrun egon. Giza egiturak jotzen gaituenean, negar egiteari utzi behar diogu. Ez aukeratu auto bazterketa, ez bilatu elbarritasuna, gure gaitasuna gutxiestea baita, bizkarrezurra okerturik izan arren. Duintasuna soberan baduzu Aizu, begietara so egin Lagun, erlantza duzu oraindik Aizu, gelditu hemen gurekin Lagun, gure semeak entzun nahi dizu Aizu, oinazera kondenatua Lagun, erlantza duzu oraindik Aizu, luze hitz egin bizitzaz Lagun, gure semeak entzun nahi dizu
Banatu bideo hau
Bideoaren rankinak