09 | Miñan

2020-03-18
Miñan argitaratu eta hiru hilabete geroago, Amets Arzallusek Ibrahima Balderengana Madrilera egindako bisita bat du oinarri ikus-entzunezko honek. Ibrahima Balderen egunerokoa azaldu eta, bide batez, liburuaren nondik norakoez, ahozko literaturaz eta migranteen aferaz hausnartzen da bertan. Ibrahima Balde Gineako Konakryn jaio zen 1994an. Kamioi gidari izateko aprendiz ibili zen hiru edo lau urtez. Egun batean amak deitu zion arte: anaia txikia falta zen etxean. Eta haren bila abiatu zen. Basamortua gurutzatu; pasatzaile, polizia, bahitzaileekin topo egin; egarria, gosea, mina ezagutu. Afrikatik Europarako bidea egin zuen. Irunen, bertako Harrera Sarearen bidez, Amets Arzallus ezagutu zuen. Ibrahimak bere bidaia kontatu zion, eta Ametsek idatziz jaso. Horrela sortu zen Miñan. Gaur egun, Madrilen mekanika ikasketak egiten ari da. Amets Arzallus Antia Hendaian jaio zen 1983an. Bertsolaria da, baina tarteka kazetaritza eta idazle lanetan ere ibiltzen da. 2013ko Bertsolari Txapelketa Nagusia irabazi zuen eta txapeldunorde izan zen 2009an. Irungo Harrera Sarean boluntario lanetan ari zela ezagutu zuen Ibrahima Balde. Honek ahoz kontatua idatzira ekarri du Miñan liburuan. https://dinamoa.eus/dapa/ Instagram: @dapakultura https://www.instagram.com/dapakultura/ Twitter: @dapakultura https://twitter.com/dapakultura Facebook: https://www.facebook.com/dapakultura/
Banatu bideo hau
Kanala
Bideoaren rankinak
urtea
73