12 | Basolatik Berri Onik Ez

2020-09-16
'Basolatik Berri Onik Ez' Xabiroi aldizkarian atalka argitaratu den nobela grafikoa da. Orbaitzetako arma fabrika zaharraren deuseztatzea oinarri hartuta, Dani Fanok proposatu, Asisko Urmenetak idatzi eta Joseba Larretxek marraztutako alegiazko istorioa da. Laster, liburu formatuan kaleratuko da. Joseba Larretxe 'Josevisky' Irunen jaio zen 1985ean. Arkitektura ikasketak egin bazituen ere, komikigintzarako bokazioa izan du betidanik. Hainbat aldizkaritarako kolaborazioak (Argia, Gaztezulo, Xabiroi, H28...), beste hainbat nobela grafikotako ilustrazioak ('Katu Hegoduna', 'Walking', 'Aingurak' -honen gidoia ere bai-, 'Joana Maiz'...) eta bestelako ilustrazio lanak egin ditu -2020ko Donostiako Jazzaldiaren kartela, esaterako-. Asisko Urmeneta Iruñean jaio zen 1965ean. 'Napartheid' aldizkari satirikoaren sortzailea da eta azken hamarkadetan mota guztietako ilustrazio lanak egin ditu: komiki labur eta tirak Argian, Xabiroin edota H28n, nobela grafikoak ('Hegoekialde Urruneko Legenda', 'Erraondoko Azken Ttunttuneroa', 'Eusklabo Alaiak', 'AztiHitza: Xahoren Biografikoa', '1620, Nafarroa Beheregaina'...), diska azalak (Oskorri edota Negu Gorriak-entzat...) eta abar. https://dinamoa.eus/dapa/ Instagram: @dapakultura https://www.instagram.com/dapakultura/ Twitter: @dapakultura https://twitter.com/dapakultura Facebook: https://www.facebook.com/dapakultura/
Banatu bideo hau
Kanala
Bideoaren rankinak
urtea
1308