Zarauztik Mundura

2019-09-24
Zarauztarrak beste lurraldeetatik etorri giƱen, etorzen jarraitzen dugu eta batez ere etorriko gara. Horrela, gure erantzunkizuna da, gure eskumenen mugetan, udalaren mailan, etorrera hori kudeatzea. Zarautzen hainbat programa dauzkagu bizilagun berrien etorrera hori kudeatzeko, baina batez ere adin txikikoekin egiten ari gara lanketa hori. Bi oinarrizko kontzeptu erabiltzen ditugu: ANIZTASUNA eta EKITATEA. Esker bereziak Jare, Sebastian, Ninbe, Unai, Haoyu eta Noraren gurasoei. Baita grabaketa egiteko erraztasunak eman dituzten herriko lau ikastetxeei ere: Orokieta, La Salle, Antoniano eta Salbatore Mitxelena ikastola. ANIZTASUNA: Gure herri gero eta ANITZAGOA izango da, eta horrek gure herria bera aldatu eta aberastu egingo du, zarauztar izateko hamaika modu izango dira baina denok igara zarauztarrak eta horrek batzen gaitu. Hori da spot honekin aldarrikatu nahi duguna. EKITATEA: bizilagun guztien arteko aukera berdintasuna lortzeko lan egitea, bakoitzari bere gabezien arabera berdintasun hori lortzeko behar dituen baliabideak eskaintzea.
Banatu bideo hau
Bideoaren rankinak