Aditu Elhuyarren hizketa-ezagutzaileak automatikoki sortzen ditu audio eta bideoen transkripzioak eta azpitituluak, eta itzultzeko aukera ere eskaintzen du.
Adimen artifizialean eta sare neuronaletan oinarrituta dago, eta euskarazko edo gaztelaniazko audio eta bideoekin nahiz bi hizkuntzak nahasian dituztenekin erabil daiteke.
Oso erraza da puntako teknologia hau erabiltzea. Transkribatzeko edo azpititulatzeko bideo edo audioaren fitxategia aukeratu. Hizkuntza aukeratu. Transkribatzeko botoia sakatu, eta listo! Prozesua amaitzen denean, fitxategia deskargatu besterik ez duzu egin behar.
Deskargatu aurretik, transkripzioak eta azpitituluak editatzeko aukera duzu webgunean, eta, nahi izanez gero, automatikoki itzultzeko ere eska diezaiokezu. Izan ere, Elia Elhuyarren itzultzaile automatikoa Integratu diogu.
Amaitutakoan, transkripzioa edo azpitituluak erraz-erraz deskargatu ditzakezu webgunetik.
Aurrez grabatutako audio eta bideoekin bakarrik ez, zuzeneko emisioetan ere erabil dezakezu azpitituluak automatikoki txertatzeko.
Probatu doan aditu.eus webgunean.