Emakumeenganako Indarkeriaren Kontrako Nazioarteko Eguna Eibarren

2021-11-25
Gaur, azaroak 25, Emakumeenganako Indarkeriaren Kontrako Nazioarteko Eguna dela eta, herriko talde feministek hainbat ekintza antolatu dituzte. Nalua eta Matraka talde feministek deituta manifestazioa egingo da arratsaldean, 19:00etan Untzagatik hasita. Mobilizaziorako goiburua “Emakumeok* lehen lerroan! Erasotzen gaituen sistemaren aurrean, autodefentsa feminista” da. Horrez gain, Berdintasun Zerbitzua-Andretxeak Indarkeria Matxistaren Aurkako herritarren elkarretaratzea deitu du, 20:00etan Untzagan. Horrekin batera, goizean zehar ekainean ehundutako piezak Untzaga plazan (harmailen inguruan) jarri dira, “indarkeria matxista salatzeko eta indarkeria hori jasaten duten emakumeei elkartasuna adierazteko ekintza sinboliko gisa”. Eta gaurko egunerako Puntu Lilaren kanpaina ere abiatu dute. #IndarkeriaMatxista #EmakumeenganakoIndarkeria #A25 #Azaroak25 #feminismoa #Nalua #Matraka #Andretxea #SusannaMinguell
Banatu bideo hau
Kanala
Bideoaren rankinak