Noaingo Batailaren 498. urteurrena gogoratu dute “Herriexistentzia” lemapean

2019-06-29
Noaingo Martxaren edizio berria ospatu da gaur “Herriexistentzia” lemapean. Nabarralde elkarteak antolatuta, aurtengo martxan "nafar herriaren erresistentzia" izan da aurten jorratu den mezua, Asisko Urmeneta kartelaren egilea eta ekimenaren pregoilaria izanda. "1512ko okupazio militarraren ondoren, nafar herriak jasan behar izan zuen zapalkuntza etengabea izan zen, batez ere erresuma berreskuratzeko saiakeren ondoren. Urte latzak izan ziren. Sufrimendu handia, gosea, egoera iraingarriak eta izurriteak jasan zituen nafar herriak. Zapalketa honen erdian, herritarrak matxinatu eta Estatua berreskuratzeko saiakerak egin zituzten. Testuinguru horretan kokatzen da hain zuzen 1921eko Noaingo bataila. Nafarren izpiritu sutsuak bizirik iraun zuen mendeetan barrena. Halaxe agertzen da Foruen aldeko monumentua bertan: “¡Gu euskaldunok beste jaun eztegu Jaungoikoa baizik, atzekoari ostatu ematen degu onirizkero baina eztegu haien uztarria jasan", gogoratu du Nabarraldek.
Banatu bideo hau
Kanala
Bideoaren rankinak