Azaroaren 25eko manifestazioa

2022-11-25
Irutxulo.hitza.eus | Mugimendu feministak deituta, ehunka lagun mobilizatu dira ostiral honetan Donostian, 'Beldurra eta borrokaren aurrean, justizia feminista' lelopean. Bulebarretik abiatu da manifestazioa, 19:00etan, batukadaren erritmora eta argi zuziak zeramatzaten hainbat feminista buru zituela. Erdialdeko kaleak zeharkatu dituzte, besteak beste, “kaleak, gauak, gureak dira” eta “gora borroka feminista” oihukatuz, eta Bulebarrean bertan bukatu dute mobilizazioa.
Banatu bideo hau
Bideoaren rankinak