Harbide zilar bat (Eñaut Elorrieta) ahotsbakoa

2020-06-02
Karaoke hau ahotsarekin: https://youtu.be/uSq1vfqz6Po http://www.txantxangorria.eus/ https://www.youtube.com/user/Euskalkaraokeak Euskal musikaren txokoa karaoke formatuan. Basque music HARBIDE ZILAR BAT Jose Luis Otamendi - Eñaut Elorrieta Geltoki hits honetan garraio gaia norbera denean, oraina ez al dago geroa baino askoz urrunago? Harago zer dago? Albokoa ahaztuta menderik-mende; berrogeialdi luze batean gaude, lur akitua bada bizitzaren sari, galduz nahi dut irabazi. Egutegi berria sortuko dugu jende duinarentzat, ekaitz perfektuak, elkar limurtzeko presazko kantuak, murmurak, uluak. Beldur zuriak hartu gaitu barrutik, ez da maitasuna beste sendagairik, nola aterako naiz neure baitatik ez bada zugan sarturik! Zer dago geroaz harago? Harbide zilar bat borrokarako. Leiho ertzetatik elkartasuna eske, berrogeialdi luze batean gaude, lur akitua bada bizitzaren sari, galduz nahi dut irabazi. Zer dago geroaz harago? Harbide zilar bat borrokarako. Izurri honek bihotza jango al dit?, ez dut maitasuna beste sendagairik, nola aterako naiz neure baitatik ez bada zugan sarturik! Ez al dira, ekaitzak, uluak … aro berri baten zantzuak? Zer dago geroaz harago? Borroka zilar bat gaur ekiteko. Gaur ekiteko!
Banatu bideo hau
Bideoaren rankinak