HEZKUNTZA SALGAI Dokumentalaren trailerra / STEILAS Sindikatua

2018-09-28
Urriaren 24an ESTREINALDIA Gasteizko Florida Zinemetan. Aukera berdintasuna, segregazioa, gaitasunetan oinarritutako ikaskuntza, ebaluazioa, berrikuntza pedagogikoa... Gaur egun, ohikoa da gure hezkuntza sistemaren osasunaz eztabaidatzea eta asko dira eztabaida horri aurre egiteko ikuspuntu ezberdinak. STEILASen (Euskal Herriko Hezkuntzako Langileen Sindikatua) Hezkuntza Salgai egitea erabaki dugu. Dokumental honek, hezkuntza paradigma berriaren atzean zein dagoen eta pertsonen behar eta eskubideak non geratzen diren aztertzen du. Euskal Eskola Publikoa momentu historiko oso garrantzitsuan aurkitzen da, dokumental honek momentu honetako egoera ulertzeko tresna izatea du helburu, alternatiba berriak eskainiz bai Euskal Herrian baita munduan ere.
Banatu bideo hau
Bideoaren rankinak