Hartz - Azken Agurrei

2019-02-17
Taldearen azken trantsizio fasean sortutako kantu experimentala. Mungiako Abadetxe estudioan grabatua, Xabi Agirre-ren eskutik. "Azken agurrei, bizitza ematen dutelako". Hitzak: Ihesi, norabiderik gabe. Animali galduen pare. Bakoitzak bere deabru eta zaurien jabe... Eta etxerako bueltak eta bueltak etxerakoan. Errepideari galderak, erraietatik balaztadak. Bala galduak haragira, zuzenean... Zenbat arnasgune dituzun, zure hitz guztien artean. Behatuz nola gehiago ikasten den, erakusten dutenak. Eta mugikorreko zaborrak. "Izango ziren baina ez" horiek... Egun batean izan ziren eta orain hautsa dira. Azken agurrei, bizitza ematen dutelako. Borrokatzeko arrazoi bat edo dena uzteko... Azken agurrei
Banatu bideo hau
Bideoaren rankinak