Euskara Satorra: 100. bideoa. Galde iezadazu edozer (Ask me anything) - Aprender euskera

2019-10-18
Kaixo egun on! Bideo hau berezia da kanalarentzat. Zergatik? Bada, Euskara Satorraren 100. bideoa delako. Eta zer gertatu da 100 bideo hauetan? Bada, ia 3 urte pasa direla lehenengo bideotik, guztira 1.000.000 ikustalditik gora izan dituztela bideoek eta 13.000 harpidedun baino gehiago dituela kanalak. Zoratzeko moduko datuak kanal txiki honentzat. Mila esker guzti honengatik. Eta 100. bideoa ospatzeko A.M.A bat egitea otu zait, ingelesez, Ask Me Anything delakoa, euskaraz GIE (Galde Iezadazu Edozer). Hori dela eta proposatu nizuen ea kanalaren inguruko galderarik zeneukaten eta saiatuko nintzela 100. bideoan erantzuten. Eta idatzi dituzue galdera batzuk. Bagoaz bada, galderekin. Prest?
Banatu bideo hau
Bideoaren rankinak