Ernai Aiaraldea | Espainiar faxismoarekin hautsiz, ekainak 14 kalera! #AltsasukoakASKE

2018-06-08
Altsasuko gazteen aurkako sententziak Euskal Gazteriaren kontrako kriminalizazioan aro berri bat irekitzen du. Estatuaren partetik norabide errepresibo argi bat zehazteaz gain, aurrekariak ere zehazten baititu. Izan ere, prozesu lotsagarri honen atzean erabat autoritario, inposatzaile eta atzerakoia den erregimenaren gerra estrategia bat ezkutatzen da. Gutzi honi erantzuteko, mobilizazioak antolatuko ditugu herriz herri ekainaren 14 eta 15ean. Ernaik dei egiten dio euskal gazteriari kaleak hartu, bertan parte hartu eta salaketa irmoa egitera. Ekainak 14 · 19:30 · MANIFESTAZIOA · Laudioko Lamuza Plaza Oztopoak oztopo, egunez egun Euskal Herri aske, sozialista eta feminista irabazten segi dezagun. Animo eta ekin borrokari!
Banatu bideo hau
Bideoaren rankinak