Herritarrek umorez egin diote aurre koronabirusaren berrogeialdiari

2020-03-16
Koronabirusaren hedapena mugatzeko asmoz, herritarrek berrogeialdia hasi dute euren etxebizitzetan, baina eguna etxan sartuta pasatzeak ez die umorerik kendu. Izan ere, lehen egunotan irudi xelebreak ikusi dira hainbat auzotako balkoietan: kantaldiak, dj sesioak, danborrada... Gainera, gauero, herritarrak euren balkoi eta leihoetara ateratzen ari dira, txalo zaparrada batekin osasun zentroetako eta larrialdi egoeran ezinbestekoak diren gainerako zerbitzuetako langileak omentzeko.
Banatu bideo hau
Bideoaren rankinak