TAUP! (Ze esatek!) Ibilaldia 2018

2018-03-12
2018ko Ibilaldiak TAUP! leloa aukeratu du, soinu horrek biziaren indarra ezin hobeto adierazten baitu. Gure jaiari musika jartzeaz Ze esatek! taldea arduratu da, eta letrak aditzera ematen du ikastolak Santurtzin dituen erro sendoak. Ikastola bat, azken finean, ilusioa konpartitzen duen pertsonen taldea da. Talde horretako kidea izateko gonbite alaia da gure ibilaldiaren kanta. Serantes saltoka dabil Garabiei lepotik helduta. Serantes saltoka dabil Taup, Taup! Ontziak kantari dabiltz Dorre denak ez zirela jausi. Ontziak kantari dabiltz Taup!, Taup! Tipi-tapa Taup!, Taup! Zatoz Pauso bat eta zatoz Irri bat eta zatoz Berba bat eta zatoz Gure taupadara Zurea ere bada. Sardinerak dantzan dabiltz Semaforo moreen gainean Sardinerak dantzan dabiltz Taup, Taup! Bihotz bat taupaka dabil Ibaizabal itsasoratzeko Bihotz bat taupaka dabil Taup!, Taup! Tipi-tapa Taup, Taup! Zatoz Zatoz Ez galdu denbora Pauso berriak dira taupada zoroak Ez zaude bakarrik ibilbide honetan Gozatu disfrutau zure bidean Izan libre eta askea Tipi tapa tipi tapa Goazen guztiak bai Irribarrez berban beti laguna Pozik bizi Hauxe da momentua! Pauso bat eta zatoz Irri bat eta zatoz Berba bat eta zatoz Gure taupadara Zurea ere bada. Hizkuntza bat ez da galtzen ez dakitenek ikasten ez dutelako, dakitenek hitz egiten ez dutelako baizik. Pauso bat eta zatoz Irri bat eta zatoz Berba bat eta zatoz Gure taupadara Zurea ere bada. (Bis) Kantaren letra Sustrai Colinarena da eta La Basuk kolaborazioa egin du. FITXA TEKNIKOA Musika: ZE ESATEK! Letra: SUSTRAI COLINA Kolaborazioak: AHOTSA/LETRA: ELENA CABALLERO “La Basu”, AHOTSA: JOANE LARREA Grabaketa estudioa: 2noisy estudioa La Basuren ahotsa grabaketa estudioa: Gaua estudioa Nahasketa: Higain estudioa BIDEOKLIPA Bideoklipa 2018ko martxoan, Juantxu Belokiren eta Jone Novoren errealizazio-lanaz, grabatu dugu Sarturtziko portuan eta Bihotz Gaztea Ikastolan, bertoko ikasleak, gurasoak eta langileak protagonistak izanik. Irudietan Santurtzirentzako hain garrantzitsua eta hurbila den itsasoak, gizakiak sorturiko muga artifizialak gainditzen ditu, portua eta kaia atzean utziz, eta Bihotz Gaztea osatzen dugun komunitate-partaide guztiok, herriko goiko eremutaraino -ikastolaraino-, olatu urdinen aparrean, eramaten gaitu. http://www.txantxangorria.eus/ https://www.youtube.com/user/Euskalkaraokeak Euskal musikaren txokoa karaoke formatuan. Basque music
Banatu bideo hau
Bideoaren rankinak