NORBERAK ERAKITZEA, LANA ETA JOLASA | Antonio Ballester Moreno

2021-07-20
Antonio Ballester Morenoren lan prozesuetara hurbiltzeko aukera izan zuten 2021eko maiatzean Dinamoa sormen gunean tailerra burutu zuten artistek. Elkarlanean oinarritutako praktikak askotan izan dira eta bere lanaren ardatz. Artium Museoarekin elkarlanean antolatutako tailer honek izan du beste helburu bat ere: 'Norberak eraikitzea. Pieza solteak. Esperientzia. Lana eta jolasa' erakusketan aurkeztu den serigrafiaz egindako mosaiko handi baten produkzio kolektiboari heltzea. Proiektu honetan erakusketari aparatu gisa eusten dioten arau komunak hartzen ditu artistak lanerako gai. Erakusketa hau uztailean ireki dute Artiumen.
Banatu bideo hau
Bideoaren rankinak