Infernuko manifestazioa

2020-09-13
Irutxulo.hitza.eus | Hamarnaka herritar bildu dira eguerdian Infernua Bizirik mugimenduak deitutako manifestazioan, eta Ibaetako Infernutik Bulebarrera egindako ibilbide guztian zehar aste honetan Udaltzaingoak, Ertzaintzak eta Espainiako Polizia Nazionalak egindako polizia operazioa "arrazista" izan zela salatu dute. Horretaz gain, Infernuan bizi direnek jasaten duten kriminalizazioa salatu dute, bai erakundeen aldetik, baita hedabide batzuen aldetik ere. Irakunda Agerrea da Infernuan bizi den pertsonetako bat, eta bera zuria izanda, poliziarekin arazorik izan ez duela nabarmendu du, izan ere, salatu duenez, etorkinen aurka joaten dira soilik. Era berean, Infernuko bizilagun asko oso egoera zaurgarrian daudela azpimarratu du.
Banatu bideo hau
Bideoaren rankinak