Manifestazioa: Enplegua, Murrizketak Itzuli, Hemen Erabaki

2018-06-08
LABeko Zerbitzu Publikoen Federazioaren manifestazioa Bilbon, 2018ko ekainaren 7an "Zergatik ez dugu hemen negoziatzen? EAJk nahi ez duelako" Manifestazioa egin dugu gaur Bilbon, Gobernu Ordezkaritzatik Sabin Etxeraino, zerbitzu publikoen defentsan. Hain zuzen ere, lan baldintzak eta kalitateko zerbitzu publikoen alde urratsak eman behar direla nabarmendu dugu, langileekiko zorra ordaindu, enplegua egonkortu eta berton erabakitzeko. Manifestazioan zehar ugariak izan dira zerbitzu publikoen aldeko oihuak eta EAJk PPrekiko duen menpekotasunaren ingurukoak. Amaieran, EAJren egoitza nagusiaren aurrean, Zerbitzu Publikoetako Federazioko idazkari Gorka Berasategik hartu du hitza, eta adierazi du mobilizazioa beharrezkoa izan dela EAJren benetako aurpegia ikustarazteko. Ohartarazi du estatalizazio, zentralizazio edo espainolizazioaren arazoa dela euskal langileok egun dugun arazorik larrienetakoa, baita sektore publikoan ere. Berasategiren hitzetan, "EAJ ez omen dago ados Madrilgo murrizketekin, baina bete egiten ditu. Zerbitzu publikoak ahultzea da euren helburua". Adierazi du CCOO, UGT eta administrazioak Madrilen sinatutako akordioak hemen ez duela ezertarako balio, zeharo desberdina baita hemengo errealitatea: “Hemengo pobrezia dakar Madrilgo akordioak”. Eta galdera bat luzatu du, dagokion erantzunarekin: "Zergatik ez dugu hemen negoziatzen? EAJk nahi ez duelako".
Banatu bideo hau
Kanala
Bideoaren rankinak