«Mundu zaharra hiltzen ari da eta ez dator berririk. Argi-ilun honetan jaiotzen dira munstroak»
Antonio Gramsciren esaldi ospetsuan oinarrituta idatzitako abestia, konfinamenduan grabatuta.
Suaia: Letra eta ahotsa
Iñigo: Gitarra
Euridia: Perkusioa, bateria, baxua, organoa eta koruak
Nahasketa: Euridia
Bideoaren edizioa: Etchecoy
Taupaka Elkartea, 2020.
Euskal Herria
CC BY-NC-SA (Creative Commons)
Jarrai gaitzazu:
Euridia web: https://new.euridia.net/
Suaia web: https://gorkasuaia.eus/
Bandcamp: https://gorkasuaia.bandcamp.com/
Soundcloud: https://soundcloud.com/askapensound
Instagram: https://www.instagram.com/suaiaetaamarebel
Facebook: https://www.facebook.com/SuaiaetaAmaRebel
Twitter: https://www.twitter.com/gorkasuaia
LYRICS
Ispiluaren aurrean, arropa lurrean
Agerian gizakia
Desatseginak dira ahaleginak
Zuritzeko aitzakiak
Momentu desegokia izaten da edozein momentutan
Iritsiz aldatuz gero...esan
Inoiz baino ilunen baina inoiz baino argien
Inoiz baino urrunen baina inoiz baino hurbilen
Gau osoz ibiliko nintzela banekien
Zure leihora argi izpi bat ekarri nahi nuen
Askatasun izpi bat
Ezkutalekutik ateratzeko seinalea
Ilunpeak desagertzen hasiak
Euriak lorarazi zituen haziak
Mundu zaharra hiltzen ari da
Eta ez dator berririk
Argi-ilun honetan gu gara
Ez du merezi suspertzeak
Min gehiegi ekarri du jada
Ez du merezi...hilzori neketsu hau luzatzeak
Beraz utzi heltzeari
Hain estu besarkatzeari
Beste mundurik ez balego bezala
Ez dizu ikusten uzten bere itzalak
Mundu zaharra hiltzen ari da
Eta ez dator berririk
Argi-ilun honetan gu gara