Ahots lotsatia eta gozoa

2022-07-27
Etxetik datorkio musikarekiko zaletasuna Danel Sarasua Gonzalezi. 7 urterekin hasi zen herriko Leizarra musika eskolan, eta musika ikasten jarraitzen du oraindik, bere kontura bada ere. Aste honetako 'Akordeak' musika tartean En Tol Sarmiento (ETS) taldearen 'Heldu da garaia' kantua eskaini du Aretxabaletako Udaletxeko lorategitik.
Banatu bideo hau
Bideoaren rankinak