Migel Mari Izagirre herri langileari omenaldia Asteasuko San Pedro festetan
2019-06-29
Asteasuko San Pedro festetako egun handian, meza nagusia eta soka dantza izan dituzte goizean. Jendez lepo zegoen Elizmendi auzoko parrokia ataria, omenaldi hunkigarria egin baitiote, 27 urtez herriarentzat lanean aritu den Migel Mari Izagirreri.