Enuen uste hala izango zenik -Passenger Let her go- (BI ZALDI)

2017-05-01
http://www.txantxangorria.eus/ Euskal musikaren txokoa karaoke formatuan. Basque music Enuen uste hala izango zenik bazela horrelako minik Altxako ginela distantziaren kolpetik ta somatzen zaitut gau urrunean hego berriak bizkarrean denborak bizipoza lapurtu dit gorde naiz mendi atzean Gure argazkiei begira atzeman dut irri segida baina bizitzaren hesteetan galdu dira Argirik ezin ikusi gertu saiatu naiz nola ulertu horrenbeste gauza nahi nizkizuke galdetu Zalantzak bildu dira barruan tristura azaltzeko orduan al naiz berriz gogotsu munduan horrenbeste eraiki elkarlanean dena baztertu bat-batean bidailagun ona izan ote naiz iraun artean Gogorra da dena onartzea damuz josita arnastea izan ez direnen min gordin horri eustea malkoz opa dizut onena arren ez ahaztu izan ginena ilusio berriz hartu beharko datorrena Enuen... Berriz sentitu nahi dut bizirik arren grisa ez den egunik gure zena nola ihesi doan behatz artetik ta marraztu naiz gaur urrunean beldur beltzenen gailurrean nuen dena eman nizun ta orain gorde naiz mendi atzean Enuen...
Banatu bideo hau
Bideoaren rankinak