Aratusteak Bizkaian

2018-01-31
Urteko egutegiaren barruan, urtez urte errepikatzen dan jaia da, baina ez jaiegun bakarra, ziklo osoa baino. Ziklo hori noiz hasi eta noiz amaitzen dan ez da hain ziurra, teorien arabera; ospatzeko eran eta moduetan aldea dago non eta noiz dan: herritik herrira aldatu egiten da, eta denporan be gorabeherak dagoz historiako aldi batetik bestera. Ha eta guzti be, ezaugarri batzuk orokorrak dira, guztienak, eta honeexek ezaugarriok ekarriko ditugu gogora. Horrezaz gainera, aratuste-egunak eurak banan-banan zeintzuk diran eta ospatzeko ohiturak aitatuko ditugu, jatekoak dirala, jazkerak dirala, jokabideak edo kantuak dirala. Eta amaitzeko, herriz herriko tradizino ezagunenak ekarriko ditugu hona.
Banatu bideo hau
Bideoaren rankinak