Etxealditik Euskaraldira - Emakundeko Euskara Batzordea

2020-05-04
Koronabirusak eragindako alarma egoeran bizitzea tokatu zaigun etxealdi honetan, inoiz baino gehiago hitz egiten ari gara elkarrekin; bai zuzenean, etxekoekin, bai, teknologien bitartez, lagun eta ezagunekin. Horregatik, beharrezkoa da hizkuntza ohiturak etxetik aldatzen hastea, etxean etxetik ditugun harremanetan, eta gogotsu ekitea Euskaraldirako motorrak berotzeko baliagarria den entrenamendu honi. Emakundekook ere, Etxetik Euskaraldira! Euskara gehiago, gehiagorekin, gehiagotan erabiltzeko. * * * * * Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundea Eusko Jaurlaritzaren erakunde autonomoa da, berdintasunerako politikak diseinatu, bultzatu, haien inguruan aholkatu, koordinatu eta ebaluatzen dituena, bai eta gizartea sentsibilizatzen duena ere, Euskal autonomia-erkidegoko emakumeen eta gizonen arteko berdintasun erreal eta eraginkorra lortzeko xedez. Erakundeak bi jardute arlo nagusi ditu: alde batetik, administrazio publikoekin burututako lana, berdintasunaren aldeko egiturak sendotzeko eta politika publikoetan generoaren ikuspegia txertatzeko neurriak martxan jar daitezen bultzatzekoa; bestetik, gizartearekin oro har egiten duen lana, emakumeen ahalduntzea bultzatuz, enpresetan berdintasuna egotea sustatuz, emakumeekiko indarkeria prebenitzeko neurriak hartuz, diskriminazio kasuetan aholkularitza eta defentsa eskainiz, bai eta gizartea berdintasunaren alde sentsibilizatuz ere. Honako hauek dira Emakunderen jardute arlo nagusiak: Alde batetik, administrazio publikoekin burututako lana, berdintasunaren aldeko egiturak sendotzeko eta politika publikoetan generoaren ikuspegia txertatzeko neurriak martxan jar daitezen bultzatzekoa; bestetik, gizartearekin oro har egiten duen lana, emakumeen ahalduntzea bultzatzeko, enpresetan berdintasuna egon dadin lortzeko, emakumeekiko indarkeria prebenitzeko, diskriminazio kasuetan aholkularitza eta defentsa eskainiz, bai eta gizartea berdintasunaren alde sentsibilizatzeko ere. * * * * * Emakunderen egitasmoak: - Berdintasunerako gunea: Gunearen helburua hainbat erakunde eta elkartek emakume eta gizonezkoen arteko berdintasunaren alde egiten duten lana indartu, ikustarazi eta sendotzea da. - Gizonduz: Gizonduz gizonak sexuen arteko berdintasunaren alde kontzientziatzeko eta beren parte-hartzea eta inplikazioa bultzatzeko Eusko Jaurlaritzaren ekimen aitzindaria da eta Emakundek-Emakumearen Euskal Erakundeak sustatzen du: http://www.berdingune.euskadi.eus/arloak/-/informazioa/berdintasuna-berdintasunaren-aldeko-gizonak/ - Nahiko: Nahiko Berdintasunerako, Errespeturako eta Biolentzia-ezarako Hezkidetza Programa da. Berdintasunez bizitzeko baloreak lantzen dituen tutoretza programa da: http://www.emakunde.euskadi.eus/nahikoeu/-/informazioa/nahiko/ - Beldur Barik: Helburua da gazteria indarkeria matxistaren aurka inplikatzea, eta errespetuan, berdintasunean, askatasunean eta autonomian oinarritutako jarrerak eta jokabideak sustatzea: http://beldurbarik.org/eu/ - Begira: Eduki mediatikoek emakumea ez gaizki tratatzea, ez umiltzea edo mendekotzat ez aurkeztea, eta, era berean, emakumeez eta gizonez ematen den irudia bat etortzea lortu nahi dugun errealitate sozialarekin da Begira Publizitate eta komunikazio ez-sexista erabiltzeko Aholku Batzordearen helburu nagusia: http://www.emakunde.euskadi.eus/proiektu/-/publitzitatea-komunikazioa/ * * * * * Jarrai gaitzazu sare sozialetan: - Facebook: https://www.facebook.com/Emakunde - Instagram: https://www.instagram.com/emakundejgv - Twitter: https://twitter.com/emakundejgv
Banatu bideo hau
Kanala
Bideoaren rankinak