Zientzialari 61 - Jon Legarreta: "Lurretik kanpo ez da ezagutzen bizia errazten duen atmosferarik"

2016-12-07
Zergaitik dira Eguzki Sistemako planeten atmosferak hain ezberdinak? Zer dira planeta gaseosoak eta harrizko planetak? Zeintzuk dira Artizarra, Marte, Urano, Jupiter, Saturno edo Neptunoko atmosferen ezaugarriak? Galdera guzti hauek argitu dizkigu Jon Legarreta UPV/EHUko Zientzia Planetarien taldeko ikertzaileak Zientzialariren atal berri honetan. Bere esanetan, momentuz ez da ezagutzen Lurretik kanpo bizia erraztu dezakeen atmosferarik. 'Zientzialari' izeneko atal honen bitartez zientziaren oinarrizko kontzeptuak azaldu nahi ditugu euskal ikertzaileen laguntzarekin. Zientziari buruzko informazio gehiago topa dezakezu euskaraz zientziakaiera.eus/ orrialdean.