Urte Berri on! Kanalari buruz hitz egitera nator :)
2022-01-01
Kaixo denoi! Aspaldiko! Ikusiko zenuten bezala, kanala pixka bat utzia daukat... Horren harira, buruari bueltak ematen aritu naiz eta ideia bat izan dut: kanalak 5 urte betetzen dituenerako 100 bideotara iritsi nahi dut behintzat. Gero gerokoak.
*Bideo honek Aditu plataforma erabiliz egindako azpitituluak ditu (https://aditu.eus). Noski!
- Kaixo denoi! Ni Aiora naiz (edo @probatxoa Twitter eta Instagramen) eta Youtubeko kanal hau irekitzera animatu naiz, euskarazko youtuber gutxi egoteak izugarrizko pena ematen didalako. Zerbait kontatzeko idatzi nahi badidazu: probatxoanaiz@gmail.com