HALABEDITARAP | Markes Iraizoz & Ziakhus

2018-07-08
HalaBeditaRAPeko edizio berri honetan, Markes Iraizoz eta Ziakhus bildu ditugu, azken honek kaleratu berri duen 'Abdukzioa' maketa aitzaki hartuta. Gaztea bai, baina sortzaile nekaezina eta eszena berriko sustatzailea dugu Ziakhus. Aspaldiko ezaguna, gainera, etxe honetan, 'Squat Kapitala' (HalabeditaRAP) edo 'Propedeutika' (2017) lanak direla medio. Bestalde, Kodigo Norte rap talde klasikoko kidea, Gasteizko rap eszenako beteranoa eta Hala Bediko 'Arima Beltza' irratsaioko sortzailea da Markes. Solasaldi interesgarri honetan, Ziakhusen ibilbidea, musika sortzeko grina eta jasotako eraginak izan dituzte hizpide, besteak beste. Horretaz gain, Gasteizko, Euskal Herriko zein nazioarteko rap eszena ere aztertu dituzte, beste hainbat gaietan ere sakonduz. Guzti hau gutxi balitz, bere aurpegia ezagutarazi berri duen rapero kaputxadun misteriotsuak, argitaratu gabeko kantu berri bat a capella eskeini du Hala Bideoko kamararen aurrean.
Banatu bideo hau
Kanala
Bideoaren rankinak